Kontsultora

Gizarte Lana

Gizarte lana zailtasun eta gabezi egoeran dauden norbanako eta kolektiboei akonpainatzen dien diziplina da. Bere helburua hauen aukerak gehitzea da, posible egitea, bakoitzaren egoera eta bizipen partikularrei kasu eginez. Hauek kontuan izanik, beren egoerak aztertu eta dituzten aukeretan eragina izatean datza.

Sexualitatea gaitasun unibertsala da, berdintzen gaituen ezaugarria eta, aldi berean, aniztasuna sortzen duena, bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuaz. Sexualitatearen adierazpenak bakoitzaren modu, xehetasun eta bitxikeriekin du harreman zuzena. Hau honela izateagatik inork ez dugu galtzen sexuala izatearen ezaugarria, nahiz eta kontestu eta karentziak izan gure inguruan. Profesional gisa gure interbentzioetan sexologiak ematen dizkigun ezagutzak kontuan hartzea garrantzitsua dela deritzot, horrela, aurrean dugun emakume eta gizona hobeto ulertu eta bere izate sexuatua ere kontuan hartu ahal izateko. Sexuatua izateaten ezaugarria kontuan hartzea ezinbestekoa bihurtzen da erabiltzaileen akonpainamentua egokia izatea nahi badugu. Sexualitatea pertsonok dugun ezaugarri lagaezina da. Ezaugarri hau landu eta hazi egiten da eta aldaketetarako bide ere ematen du. Gure bizitzetako alde laketgarria da; eta horregatik da hain garrantzitsua  gure interbentzioetan ezaugarri hau kontuan hartzea, begirada honekin pertsonen ikuspegi humanoagoa dugulako eta, era berean, ezaugarri hau lantzeak gure bizi kalitatea hobetzen duelako.

Profesionaltasunari beste begirada bat eskaintzea da proposamena; emakume eta gizonen arreta perspektiba sexologiko batetik ere lantzea. Egiteko beste modu bat, beste etika bat.

Esku hartze sozialean espezializatutako aholkularitza

Aholkularitza profesionala erakunde eta administrazioari eskeintzen zaien aholkularitza espezializatua da. Bertan urte hauetan guztietan eskuartze sozialean izan dudan esperientziak eman dizkidan erremintak baliatzen ditut.

Zerbitzu malgu, berritzaile, eraldatzaile eta egokitzailea eskaintzen da, bakoitzaren behar, erritmo eta espektatibak kontutan hartuz. Norbanako, talde eta erakudeei akonpainamentua ematean datza, dituzten erronkei aurre egiteko modurik egokiena lortu dezaten. Bakoitzak dituen beharrei erantzuna emateko soluzioak bilatzen dira, nahi dituzten emaitzak lortzeko bidea erraztuz. Aholkularitza honen bidez pertsona eta erakundeen lana indartzea bilatzen da.

Eskaintzen den egiteko modua urte hauetan guztietan izan dudan esperientzia profesionalean eta jaso ditudan formakuntza eta beste profesionalekin izan ditudan sinergietan dago oinarrituta. Begirada berritzaile bat eskaintzen da, perspektiba berriak, ikuspegi multidistiplinarra eta hazkuntzan oinarritutako baloreak landuko dituzten metolologiak. Ekintza eta entrenamenduen bidez talentuan eta garapenean oinarritutako metodologiak eskaintzen dira, gero nahi dugun ikasketa lortu ahal izateko.

Kontsultoria eta aholkularitzaren  bidez hauxe eskeintzen da:

  • Ekipo profesionalen analisi eta abaluazioa.
  • Proiektuen diseinu eta garapena.
  • Programa zehatzen garapena.
  • Proiektu, programa eta zerbitzuen ebaluazioak.
  • Perspektiba sexologikoaren begirada txertatzea proiektu, programa, zerbitzu eta ekipo profesionaletan.

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com