Sexologa

Sexologia

Sexologia gure izate sexuatua aztertzen duen zientzia da; emakume eta gizonezkoak, eta hauen arteko harreman eta hartu emanak.

Sexologia ditugun berezitasun eta aniztasunak aztertzeko beharrezko erremintak ematen dizkigun diziplina da. Emakume eta gizonezko izateko dauden modu subjektibo eta aldakorrak eragiten dituen aniztasuna aztertzen du; subjetu sexuatua izateari esker ez dagoelako izateko modu berdina duenik, bakoitza bakarra eta errepikaezina delako munduan.

Gure esperientzia biografikoen baturak egin gaituelako garen emakume eta gizon bitxiak.

Sexua, gure subjektu sexuatua izateko baldintza da, zeina aniztasunaren sortzaile bihurtzen den eta honek elkar bilatu eta aurkitzeko desira ekartzen digun. Hau da, sexuatua izatearen baldintzak aniztasuna sortzen du, bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuaz eta honek, aldi berean, bestea bilatzera eramaten gaitu aurkitu eta elkartzeko nahiaz baliatu. Besteenganako sentitzen ditugun erakarpen eta desirak denok bizitzen dugun zerbait da eta bestearekin (edo besteekin) elkartzeak sortzen duena ere sexuatua da. Beraz, esan genezake sexologiak desirak aztertzeko lekua eskaintzen duela.

Aholkularitza sexologikoa

Aholkularitza sexologikoak ideien, kontzeptuen eta gure marko teorikoaren ezagutza bultzatzen du; sexua, sexuazioa, sexualitatea, erotika, amatoria, bikote harremanak… Gure buruak pertsona sexuatu gisa ezagutu, onartu eta honekiko dugun bizipena positiboa izatea du helburu aholkularitza sexologikoak. Gure identidade sexuala onartu (gure modu, xehetasun eta bitxikeriekin) eta gure erotika gustuko moduan azaltzea.

Modu askotara eman daiteke prozesu hau, indibidualki, bikote moduan, taldean, elkarteei zuzenduta, profesionalei, gurasoeei… Orokorrean aholkularitzak identitateekin, desiren orientazio eta norbanakoen ezaugarri bereziekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu; gai hauen inguruko ezagutza eta gestioan laguntzean datza. Kontsulta eremuan garen moduko subjektu sexuatuak ulerteratzeko bidea errazten da eta gure buruarekin edo bikoteekin ditugun zailtasunen aurrean hauek kudeatzeko erraztasunak eskaintzen dira. Aniztasuna altxor bar da, eta gure interbentzioetan ditugun deserosotasunak eta urruntzeak lantzeko aukera bihurtzen da.

Horrela, bikoteekin egiten den lanak bikote izatearen ulermenean jartzen du fokua. Bikotea, harreman bezala ulertua, noski. Bikote harremanen terapiak sistema honetan sortzen zaizkigun zailtasunak tratazen ditu, sexuatuak izateak sortzen dizkigun oztopoak; sexualitatea kualitate bezala aitortuaz eta erotika bizitzeko dugun modu subjektibo moduan. Subjektu sexuatu moduan bestearekin elkartzeko desirak bultzatzen gaitu ditugun harremanak sortzeko garaian. Honenbestez, bestearekin elkartzean sortzen dugun harremanak beste izaera bat hartzen du; ez da bat eta bestearen batura soilik, bere izate propioa du eta funtzionatzeko modu jakinak. Elkarren baturak, sinergiak eragindako batura hori da harremana eta hemendik, harreman hori lantzea da proposamena.

Amatoria maitatzearen artea da, maitaleen artean bilatzean eta desiratzen garenean sortzen den sinergia. Amatoriak maitaleen artean sortzen diren elkartzeei buruz hitz egiten du eta elkartze hauek ere terapia sexologiaren foku dira.

Aholkularitzan gai desberdinekin zer ikusia duten egoerak jorratzen dira: identitateekin zerikusia duten arazoak, desiren gestio eta hauen orientazioak, erakarpen eta nahien arteko urruntzeak, kitzikapenak, erekzioak, orgasmoen sentsazioak, eiakulazioak, goxamenak, plazerrak, minak, gogo faltak, erritmoak, komunikazioa, jeloskortasunak, banaketak… eta bikote harremanak bizi dituen aldaketa oro, haurrak izateko gogoa, ezinak, hazkuntza, abandonua eta banaketekin zer ikusia duten gaiak ere bai.

Formakuntza eta Tailerrak

Hazkuntza pertsonalari zuzendutako tailer eta kurtsoak eskeintzen dira (helduaroko bikoteen harmonia, bikoteen arteko haztapena, gure erotikaren heldutzea, maskulinitateak, emozioak, femenitateak, autoestimua…). Hauen helburua pertsonen ongizatea eta gorputz-kontzientzia eta harremanak landu eta indartzea da. Bestetik, kurtso eta formakuntza desberdinak eskaintzen dira hitzaldi eta mintegi formatuen bidez. Hauen helburua beste arloetako profesionalekin jakintza sexologikoa elkarbanatzea da; batez ere, eskuartze sozialean dabiltzanekin eta, azken finean, laguntza eskaintzen duten profesionalekin (hezitzaileak, irakalasleak, medikuak, zaintzaileak, erizainak…).

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com