Nola / Cómo

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com

AHOLKULARITZA SEXOLOGIKOA

Aholkularitza sexologikoak ideien, kontzeptuen eta gure marko teorikoaren ezagutza bultzatzen du; sexua, sexuazioa, sexualitatea, erotika, amatoria, bikote harremanak… Gure buruak pertsona sexuatu gisa ezagutu, onartu eta honekiko dugun bizipena positiboa izatea du helburu aholkularitza sexologikoak. Gure identidade sexuala onartu (gure modu, xehetasun eta bitxikeriekin) eta gure erotika gustuko moduan azaltzea.

Modu askotara eman daiteke prozesu hau, indibidualki, bikote moduan, taldean, elkarteei zuzenduta, profesionalei, gurasoeei… Orokorrean aholkularitzak identitateekin, desiren orientazio eta norbanakoen ezaugarri bereziekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu; gai hauen inguruko ezagutza eta gestioan laguntzean datza. Kontsulta eremuan garen moduko subjektu sexuatuak ulerteratzeko bidea errazten da eta gure buruarekin edo bikoteekin ditugun zailtasunen aurrean hauek kudeatzeko erraztasunak eskaintzen dira. Aniztasuna altxor bar da, eta gure interbentzioetan ditugun deserosotasunak eta urruntzeak lantzeko aukera bihurtzen da.

Horrela, bikoteekin egiten den lanak bikote izatearen ulermenean jartzen du fokua. Bikotea, harreman bezala ulertua, noski. Bikote harremanen terapiak sistema honetan sortzen zaizkigun zailtasunak tratazen ditu, sexuatuak izateak sortzen dizkigun oztopoak; sexualitatea kualitate bezala aitortuaz eta erotika bizitzeko dugun modu subjektibo moduan. Subjektu sexuatu moduan bestearekin elkartzeko desirak bultzatzen gaitu ditugun harremanak sortzeko garaian. Honenbestez, bestearekin elkartzean sortzen dugun harremanak beste izaera bat hartzen du; ez da bat eta bestearen batura soilik, bere izate propioa du eta funtzionatzeko modu jakinak. Elkarren baturak, sinergiak eragindako batura hori da harremana eta hemendik, harreman hori lantzea da proposamena.

Amatoria maitatzearen artea da, maitaleen artean bilatzean eta desiratzen garenean sortzen den sinergia. Amatoriak maitaleen artean sortzen diren elkartzeei buruz hitz egiten du eta elkartze hauek ere terapia sexologiaren foku dira.

Aholkularitzan gai desberdinekin zer ikusia duten egoerak jorratzen dira: identitateekin zerikusia duten arazoak, desiren gestio eta hauen orientazioak, erakarpen eta nahien arteko urruntzeak, kitzikapenak, erekzioak, orgasmoen sentsazioak, eiakulazioak, goxamenak, plazerrak, minak, gogo faltak, erritmoak, komunikazioa, jeloskortasunak, banaketak… eta bikote harremanak bizi dituen aldaketa oro, haurrak izateko gogoa, ezinak, hazkuntza, abandonua eta banaketekin zer ikusia duten gaiak ere bai.

TAILER ETA FORMAKUNTZAK

Hazkuntza pertsonalari zuzendutako tailer eta kurtsoak eskeintzen dira (helduaroko bikoteen harmonia, bikoteen arteko haztapena, gure erotikaren heldutzea, maskulinitateak, emozioak, femenitateak, autoestimua…). Hauen helburua pertsonen ongizatea eta gorputz-kontzientzia eta harremanak landu eta indartzea da. Bestetik, kurtso eta formakuntza desberdinak eskaintzen dira hitzaldi eta mintegi formatuen bidez. Hauen helburua beste arloetako profesionalekin jakintza sexologikoa elkarbanatzea da; batez ere, eskuartze sozialean dabiltzanekin eta, azken finean, laguntza eskaintzen duten profesionalekin (hezitzaileak, irakalasleak, medikuak, zaintzaileak, erizainak…).

AHOLKULARITZA PROFESIONALA ETA GAINBEGIRAKETA

Kontsulta eta aholkularitza espezializatuarekin zure elkarteak hauxe lortuko du:

  • Ahalduntze pertsonal eta kolektiboa indartzea.
  • Laneko erremintak, koordinazioa eta sistematizazioa lantzea eta, ondorioz, hausnarketa, sormena, norbere ardurak eta motibazioa ere indartzea.
  • Profesional jardueran dauden potentzialak identifikatu, izendatu eta indartzea.
  • Norbanako eta taldearen prozesuak errespetatu eta, era berean, hausnarketa prozesu bat irekitzea elkarteak bizi duen egoeraz jabetu ahal izateko.
  • Aldaketaren prozesuan profesionak guztiz inplikatzea, ekipo eta profesionalen arteko elkarlana bultzatuaz. Honek langileen motibazioan eragin zuzena izango du eta, horrenbestez, taldearen lan metolodogian etaazkenik, gure zerbitzua behar duen pertsonaren tratuan.
  • Taldeko kideen arteko harremanen dinamikak aztertu, hauek ezagutu eta aldaketarako protagonista bihurtzeko. Ezagutza prozesuaren bitatez, dinamikak identifikatu eta hauen ezagutza erabili, nahi eta behar duten aldaketa lortzeko.
  • Errealitatea ikuspegi sexologikotik aztertzea, aldaketarako alternatibak dineinatuz eta ikuspegi honek ematen dituzen aukerak baliatu.

Sexulitatea gure izateren balore oso garrantzitsua da eta, hau horrela izanik, laguntze arloan lan egiten duten profesionalek gai honekiko ezagutza izatea zentzuzkoa dela deritzogu. Gai honekiko onarpen jarrera bat sortzea eta denak subjektu sexuatuak garen onarpena izatea da helburua, sexualitatea indartu eta lantzeko balore eta potentziala delako. Hau indartzeak gure bizi kalitatean hobekuntza dakar.

Guztiok daukagun potentzia sexuatua indartzea (ditugun desiren identifikazioan eta besteekin dauzkagun komunikazioan), kontuan izanda bakoitzaren ezaugarriak, ezintasunak, arazoak eta familia egoera sozioekonomikoak. Guzti honen bilaketa beharrezkoa delako lortu nahi dugun aldaketarako. Eta gainbegiradaren bidez hauek lantzea, desiragarri bihurtzen delako.

ESKUARTZE SOZIALEAN ESPEZIALIZUTAKO KONTSULTORIA

Aholkularitza profesionala erakunde eta administrazioari eskeintzen zaien aholkularitza espezializatua da. Bertan urte hauetan guztietan eskuartze sozialean izan dudan esperientziak eman dizkidan erremintak baliatzen ditut.

Zerbitzu malgu, berritzaile, eraldatzaile eta egokitzailea eskaintzen da, bakoitzaren behar, erritmo eta espektatibak kontutan hartuz. Norbanako, talde eta erakudeei akonpainamentua ematean datza, dituzten erronkei aurre egiteko modurik egokiena lortu dezaten. Bakoitzak dituen beharrei erantzuna emateko soluzioak bilatzen dira, nahi dituzten emaitzak lortzeko bidea erraztuz. Aholkularitza honen bidez pertsona eta erakundeen lana indartzea bilatzen da.

Eskaintzen den egiteko modua urte hauetan guztietan izan dudan esperientzia profesionalean eta jaso ditudan formakuntza eta beste profesionalekin izan ditudan sinergietan dago oinarrituta. Begirada berritzaile bat eskaintzen da, perspektiba berriak, ikuspegi multidistiplinarra eta hazkuntzan oinarritutako baloreak landuko dituzten metolologiak. Ekintza eta entrenamenduen bidez talentuan eta garapenean oinarritutako metodologiak eskaintzen dira, gero nahi dugun ikasketa lortu ahal izateko.

Kontsultoria eta aholkularitzaren  bidez hauxe eskeintzen da:

  • Ekipo profesionalen analisi eta abaluazioa.
  • Proiektuen diseinu eta garapena.
  • Programa zehatzen garapena.
  • Proiektu, programa eta zerbitzuen ebaluazioak.
  • Perspektiba sexologikoaren begirada txertatzea proiektu, programa, zerbitzu eta ekipo profesionaletan.

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com