Nor / Quién

Esan dezaket 20 urtetik gora gizarte zerbitzuetan infiltratuta egon den sexologoa izan naizela. Honek gizarte langile gisa izan dudan begiradan eta egiteko moduan eragin dit, beti ere “la teoría del hecho sexual humano” delakoak eman dizkidan jakintzetatik abiatuz.

Azken urte hauetan nire bi lanak elkarbanatzen aritu naiz eta azkenean sexolagoa izatearen apostua egin dut, ditugun desirak identifikatu eta hauen gauzatzeaz jabetzeko, bikote harremanetan dauden egunerokotasunen zailtasunetatik igarotzeko eta laguntza eskaintzen duten profesionalei akonpainatzeko gure izate sexuatuak dituen ahalmenaz eta gaitasunez jabetuz.

Denbora ere hartu dut nire formakuntzan aritzeko eta beste profesional eta lan taldeei laguntzeko euren interbentzio lanak prestatzen kalitatezko emaitzak izan ditzaten.

Gizarte zerbitzuetan izan dudan esperientziak administrazio prublikoan eta hirugarren sektorean dabiltzanei aholkularitza eta kontsultak egiteko baliabideak eman dizkit.

Sexologoa

Sexologian masterra. Universidad de Alcalá de Henares, Madrid (INCISEX) / Ikasketa sexologikoak Sustraia Eskola Sexologikoan, Bilbo /  Trainning-a bikote harremanen terapian. Biko Arloak, Bilbo

Gizarte langilea

Gizarte lanetan diplomatua, EUTS, Donostia / Gizarte hezitzailea / Begirale tituloa

Gainbegiralea eta coaching-a

Gainbegirale, orientatzaile eta Coaching-ean diplomatua / Deustoko Unibertsitatea, Donostia / Gainbegirale eta Coaching sistemikoko kurtso aurreratua. HZ.

 

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com