Zer / Qué

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com

Sexologia

Sexologia gure izate sexuatua aztertzen duen zientzia da; emakume eta gizonezkoak, eta hauen arteko harreman eta hartu emanak.

Sexologia ditugun berezitasun eta aniztasunak aztertzeko beharrezko erremintak ematen dizkigun diziplina da. Emakume eta gizonezko izateko dauden modu subjektibo eta aldakorrak eragiten dituen aniztasuna aztertzen du; subjetu sexuatua izateari esker ez dagoelako izateko modu berdina duenik, bakoitza bakarra eta errepikaezina delako munduan.

Gure esperientzia biografikoen baturak egin gaituelako garen emakume eta gizon bitxiak.

Sexua, gure subjektu sexuatua izateko baldintza da, zeina aniztasunaren sortzaile bihurtzen den eta honek elkar bilatu eta aurkitzeko desira ekartzen digun. Hau da, sexuatua izatearen baldintzak aniztasuna sortzen du, bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuaz eta honek, aldi berean, bestea bilatzera eramaten gaitu aurkitu eta elkartzeko nahiaz baliatu. Besteenganako sentitzen ditugun erakarpen eta desirak denok bizitzen dugun zerbait da eta bestearekin (edo besteekin) elkartzeak sortzen duena ere sexuatua da. Beraz, esan genezake sexologiak desirak aztertzeko lekua eskaintzen duela.

Gizarte Lana

Gizarte lana zailtasun eta gabezi egoeran dauden norbanako eta kolektiboei akonpainatzen dien diziplina da. Bere helburua hauen aukerak gehitzea da, posible egitea, bakoitzaren egoera eta bizipen partikularrei kasu eginez. Hauek kontuan izanik, beren egoerak aztertu eta dituzten aukeretan eragina izatean datza.

Sexualitatea gaitasun unibertsala da, berdintzen gaituen ezaugarria eta, aldi berean, aniztasuna sortzen duena, bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuaz. Sexualitatearen adierazpenak bakoitzaren modu, xehetasun eta bitxikeriekin du harreman zuzena. Hau honela izateagatik inork ez dugu galtzen sexuala izatearen ezaugarria, nahiz eta kontestu eta karentziak izan gure inguruan. Profesional gisa gure interbentzioetan sexologiak ematen dizkigun ezagutzak kontuan hartzea garrantzitsua dela deritzot, horrela, aurrean dugun emakume eta gizona hobeto ulertu eta bere izate sexuatua ere kontuan hartu ahal izateko. Sexuatua izateaten ezaugarria kontuan hartzea ezinbestekoa bihurtzen da erabiltzaileen akonpainamentua egokia izatea nahi badugu. Sexualitatea pertsonok dugun ezaugarri lagaezina da. Ezaugarri hau landu eta hazi egiten da eta aldaketetarako bide ere ematen du. Gure bizitzetako alde laketgarria da; eta horregatik da hain garrantzitsua  gure interbentzioetan ezaugarri hau kontuan hartzea, begirada honekin pertsonen ikuspegi humanoagoa dugulako eta, era berean, ezaugarri hau lantzeak gure bizi kalitatea hobetzen duelako.

Profesionaltasunari beste begirada bat eskaintzea da proposamena; emakume eta gizonen arreta perspektiba sexologiko batetik ere lantzea. Egiteko beste modu bat, beste etika bat.

Gainbegiraketa eta Coaching-a

Ekipo profesional eta norbanakoei egiten zaien gainbegiradan datzan diziplina da. Hauei akonpainamentu bat egiten zaie beraien lanetan hartzen dituzten erabakitzeko prozesuetan, bakoitzak dituen gaitasunak identifikatu eta indartuaz. Estrategia berriak bilatzearen prozesuan jartzen da arreta. Diziplina honek gaitasun indibidualak eta harremanak indartzeko helburua du; erreminta desberdinak eskainiaz eta kontsulta egiten duenaren edo dutenen baliabideak indartuz. Lanketa honen bidez beren ezinegonak eta beren esperientzia kudeatzeko moduak lantzen dira eta arazotzat jotzen dituzten egoeren aurrean zer egin jakiteko bide berriak jorratu. Laburbilduz, profesionek beren egitean aurkitzen dituzten zailtasun eta ezinegonei bide ematea du helburu.

 

 Mugikorra: +34 688 66 87 90 
Posta: info@sexologamahibar.com