Sexologia

Sexologia gure izate sexuatua aztertzen duen zientzia da; emakume eta gizonezkoak, eta hauen arteko harreman eta hartu emanak.

Sexologia ditugun berezitasun eta aniztasunak aztertzeko beharrezko erremintak ematen dizkigun diziplina da. Emakume eta gizonezko izateko dauden modu subjektibo eta aldakorrak eragiten dituen aniztasuna aztertzen du; subjetu sexuatua izateari esker ez dagoelako izateko modu berdina duenik, bakoitza bakarra eta errepikaezina delako munduan.

Gure esperientzia biografikoen baturak egin gaituelako garen emakume eta gizon bitxiak.

Sexua, gure subjektu sexuatua izateko baldintza da, zeina aniztasunaren sortzaile bihurtzen den eta honek elkar bilatu eta aurkitzeko desira ekartzen digun. Hau da, sexuatua izatearen baldintzak aniztasuna sortzen du, bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtuaz eta honek, aldi berean, bestea bilatzera eramaten gaitu aurkitu eta elkartzeko nahiaz baliatu. Besteenganako sentitzen ditugun erakarpen eta desirak denok bizitzen dugun zerbait da eta bestearekin (edo besteekin) elkartzeak sortzen duena ere sexuatua da. Beraz, esan genezake sexologiak desirak aztertzeko lekua eskaintzen duela.